DBH-KO IKASLEEN, ikasturte amaierako Ebaluazioetako egutegiaren eta errefortzuen antolaketa

DBH-KO IKASLEEN, ikasturte amaierako Ebaluazioetako egutegiaren eta errefortzuen antolaketa

Familia agurgarria:

Hezkuntza Sailak argitaratutako ikasturte amaierarako plana aztertu ondoren, klaustroa bildu eta ikasturte amaierarako plangintza bat adostu dugu. Datozen puntuetan azalduko ditugu plangintza honen adar eta ildo nagusiak.

3. EBALUAZIOA:

Hirugarren ebaluazioa ebaluatu egingo da, eta azterketa aldi bat izango du beste bi ebaluazioek izan duten bezala. Dena dela, ebaluazioa egokitua izango da gai bakoitzean egin diren jardueretara eta erabili diren metodologietara. Irakasgai bakoitzak bere egokitzapen propioa egingo du kurrikulumari dagokionean ere.

Beraz, ebaluatu egingo dugu, azterketa-aldia izango du aurreko puntuan aipatu bezala, baina ebaluazioaren formatua (azterketarena edo lanena) irakasgaiak izan duen martxa eta egokitzapenetara moldatuko dugu. Esan bezala, gai batzuek programa ia dena lantzeko aukera izan dute eta beste batzuek gutxiago. Beraz, gaien artean desberdintasunak izango dira.

Ez da ebaluazio erabakigarria izango errepikatu edo ez erabakitzerakoan. Hau da, 3. ebaluazioa suspenditu duelako inork ez du maila errepikatuko. Ebaluazio honen balorazioa positiboa izango da, beti ere ikaslearen lanarekiko jarrera egokia izan bada.

  • Lanean egoki aritu direnei, balorazio positiboa egingo diegu (ez zaie nota jaitsiko, mantendu edo igo egingo zaie).
  • Pisuzko arrazoirik gabe lanean aritu ez denak (lanak eta frogak egin gabe, meet saioetara konektatu gabe, hauek lirateke ebidentziak), 3.ebaluaketan Gutxi izango du.
  • 1.go eta 2.ebaluaketetakoa edo iazko gainditugabeak baditu, ez-ohikoak egingo ditu.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Arloetako irakasleek, egoerak eskatutako beharrezko egokitzapenak egingo dituzte ebaluazio irizpideetan eta horien zehaztapenak ikasleei emango zaizkie.

AZTERKETA DEIALDIAK

Azterketa deialdi guztiak bi bloketan banatuko genituzke. Horietako lehena ohikoa litzateke eta bigarrena, berriz, ez-ohikoa litzateke, aurretik (iaz edo lehen bi ebaluaketetan) gainditu gabe geratutako arloak berreskuratzeko deialdia, alegia. Bigarren deialdi horren aurretik, berreskurapenak egin behar dituzten ikasleentzat, errefortzu saioak zehaztu ditugu.

Ohikoa: ekainaren 5ean 3. ebaluazioko notak argitaratu.

Ez-ohikoak: ekainaren 18-19an.

Errefortzu saioak: ekainaren 8tik 17ra.

Ekainaren 8-17 bitartean, errefortzua behar dutenekiko laguntza eta arreta gure lehentasuna izango dira. Gainerako ikasle guztiei, arlo batzuetako lan proposamenak bidaliko zaizkie eta, beraz, zuzeneko saiorik ez da izango.

EZ-OHIKOA

Irakasgai bat ez-ohiko deialdiaren ondoren gainditu gabea kontsideratzeko, 1. ebaluazioko edo/eta 2. ebaluazioko zatiak edo eta iazko arloren bat gainditu gabe egon beharko dute. Kasu horietan hurrengo ikasturterako geratuko da gaia eta udan lantzeko errefortzu- lana bideratuko da.

EBALUAZIO PRESENTZIALA EDO EZ PRESENTZIALA

Ebaluazioa egiteko modua gobernuak emandako jarraibideek zehaztuko dute. Gaur gaurkoz, esan genezake, 3.ebaluaketako azterketa edo/eta lan horiek etxean egindakoak izango direla. Ez-ohiko azterketak edo berreskurapenak, ordea, zehazteke daude; beraz, aurrerago adieraziko da ikastetxean bertan edota etxeetan egingo diren.

Ikastolaren irizpidea errefortzu horiek etxean ematea litzateke horretarako metodologia zehaztuta daukagulako, baina, esan bezala, gobernuaren jarraibideen ziurgabetasunaren aurrean, aurrerago adieraziko dugu.

Amaitzeko, beste edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan ohiko bideak erabiliz.

Agur eta ondo izan.

DBHko irakasleak.

                     Usurbilen, 2020ko maiatzaren 22an.  

 Txosten osoa HEMEN