Udako Aisialdi eskaintza 2020-COVID19

Udako Aisialdi eskaintza 2020-COVID19

Uda honetarako Ikastolen Elkarteko aisialdiko eskaintza egokitu egin da. Udaleku itxiak ez dira antolatuko horretarako aukerarik ikusten ez delako. 

Gaur-gaurkoz oraindik udalekuak aurrera eraman ahal izango diren ez dakigun arren, uztailerako udaleku irekiak antolatu dira, egoera honek eskatzen duen programazioa diseinatuz. Eman Hegoak Uda Irekiaren lekuak eta Enjoy English udalekuak eskainiko dira, euskaraz lehena eta ingelesez bigarrena. Adin tarteari dagokionez, HH-tik hasi eta LH-ko haurrentzako eskaintza izango da. Robotika udalekua burutzeko aukera ere izango da, LH 5 eta 6ko haurrentzat.

Udalekuak ekainaren 29tik uztailaren 30era arte eskainiko dira, bost astez. Aste bakoitzak testuinguru zehatz bat izango du, gai ezberdinak jorratuz. Aukeran emango da matrikula astez aste egiteko.  Izen ematea galdetegi hau betez egingo da, maiatzaren 15ean hasi eta ekainaren 12ra arte. Eskaintzari buruzko informazioa erantsitako kartelean duzue.