Liburutruk 2020/21

Liburutruk 2020/21

ZER DA LIBURUTRUK?

Sistema honen helburu nagusiena testu liburuak ahal den ikasturte gehienetan berrerabiltzea da. Hitz Aho Guraso Elkartea eta Ikastolaren artean koordinatuz egiten da. Ikastolak liburuak eskatu, familiei kobratu eta ekaineko azken egunean liburuak jasotzeaz arduratzen da. Bestetik, Hitz Aho Guraso Elkartea liburuak sailkatzeaz arduratzen da. Sistema hau erabiltzeko arrazoiak:

1- Seme-alaben heziketa hobetzea: zenbait balore garatzen lagunduko diegu; besteekiko elkartasuna, guztien gauzak zaintzeko joera, komunitatearekiko lotura, kontsumo arduratsua eta inguruarekiko errespetua,…

2- Ekonomikoa: Parte hartzen duten familiek liburuetan gutxiago gastatuko dute. Berrerabilgarriak diren liburuen zati bat ordaintzen delako.

3- Ekologikoa: Liburuak berrerabiltzeak paperaren kontsumoa eta sortutako zaborra gutxitzen du.

Sistema hau LH5. mailakoentzat da. Beraz, ikastrrte honetan LH4. mailan dagoen norbaitek ez baluke parte hartu nahiko, usurbil@ikastola.eus helbidera mezua idatzi beharko du ekainak 12 baino lehen. Gainontzeko mailakoen kasuan, mezua idatziko da aldaketarik balego soilik.

Gogoratu, behin Liburutruken sartu ezkero ezingo dela irten, bestela, ordura arte baliatutako hobarien itzulketa egin beharko dio ikastolari.

Antolaketa honen baitan, hurrengo ikasturteen amaieran, liburuak Ikastolan utzi beharko dituzue eta hurrengo ikasturteetako liburuak eskuratzeaz Ikastola eta HITZ AHO arduratuko dira.

Ekainaren 16an, parte hartuko ez duela adierazten ez duen familia guztiei, 60 €-ko fidantza kobratuko zaie eta gerora ez da bueltatuko, ez duela parte hartu nahi esaten badu ere.