2020-21 ikasturtea

2020-21 ikasturtea

Familia agurgarria!
Irailean, 2020-2021 ikasturte berriari hasiera emango diogu, eta garrantzitsuak izango diren zenbait ohar helarazi nahi dizuet.
Aurten COVID 19 uzten ari den arrastoak eragina izan du txosten hau osatzerakoan, eta aurkituko duzuen informazioak, egoera “normal” bateko antolaketari erantzuten dio: egutegia, ordutegiak, testu-liburuen erosketa eta hainbat zerbitzuren antolaketa, hain zuzen ere. Ziurrenik, aldaketak etorriko dira udan zehar, eta horien baitan landuko dugun antolaketa nahiz informazio berria helarazten joango gatzaizkizue.
Bitartean, jaso ezazue nire agurrik zintzoena!
Ondo segi eta gozatu udaldiaz!