Material eta liburu zerrenda

2020-21 ikasturtean ikasleak ekarri beharreko ikasmateriala eta testu-liburuak hemen zehazten dira mailaka.

- Lehen Hezkuntza 1. maila                                                         

- Lehen Hezkuntza 2. maila                                                                

- Lehen Hezkuntza 3. maila                                                         

- Lehen Hezkuntza 4. maila                                                         

- Lehen Hezkuntza 5. maila

- Lehen Hezkuntza 6. maila

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Gogoratu, Liburutruken parte hartzen duzuen familiak ez duzuela libururik erosi behar, ikastolan bertan banatuko zaizkie ikasleei. Liburutruk 5. mailatik gorako ikasleei eskaintzen zaie eta sistema honen helburu nagusiena testu liburuak ahal den ikasturte gehienetan berrerabiltzea da. Hitz Aho Guraso Elkartea eta Ikastolaren artean koordinatuz egiten da. Ikastola liburuak eskatu, familiei kobratu eta ekaineko azken egunean liburuak jasotzeaz arduratzen da. Aldiz, Hitz Aho Guraso Elkartea liburuak sailkatzeaz arduratzen da. Sistema hau erabiltzeko arrazoiak:

1- Seme-alaben heziketa hobetzea: zenbait balore garatzen lagunduko diegu; besteekiko elkartasuna, guztien gauzak zaintzeko joera, komunitatearekiko lotura, kontsumo arduratsua eta inguruarekiko errespetua,…

2- Ekonomikoa: Parte hartzen duten familiek liburuetan gutxiago gastatuko dute. Berrerabilgarriak diren liburuen zati bat ordaintzen delako.

3- Ekologikoa: Liburuak berrerabiltzeak paperaren kontsumoa eta sortutako zaborra gutxitzen du.