2020-21 ikasturtearen antolaketa berria

2020-2021 ikasturtea antolatzeko, planifikazio ezberdinak egiten ari gara Hezkuntza Sailetik bidalitako osasun neurriak oinarri hartuta. Gure helburua da familia eta ikasleei ahalik eta erantzun egokiena ematea.

Hezkuntza Saileko antolaketa- protokoloaren arabera, 2020-2021 ikasturtean hiru agertoki aurreikusten dira: 

  1. agertokia: aurrez aurreko jarduna, baina osasun  neurriak hartuta (talde egonkorrak, 1,5 metroko distantzia mantendu eta bestela musukoa, higiene neurriak …)
  2. agertokia: mixtoa, aurrez aurreko jarduna eta jardun telematikoa txandakatuz. Gerta daiteke aforoa mugatu beharra, etapa, maila edo ikasle jakin batzuen presentzialtasuna lehenetsi behar izatea, edota espazio alternatiboak eta ordutegiak moldatu behar izatea.
  3. agertokia: konfinamendua eta hezkuntza-jarduna ikasgelatik kanpo.

Osasun egoera aintzat hartuta, bizikidetza- taldeak osatu ditugu etapa guztietan, ikasle-taldeak, tutoreak eta ikas-jarduera kontutan hartuz.

Hona egindako planifikazioa:

1. agertokian hasiko gara: Ikasleak aurrez aurreko jardunean

  • Bizikidetza talde egonkorrak:
    • Haur Eskola:
      • 0-1 eta 1-2 (txikiak) talde bat osatuko dute.
      • Gainontzeko 1-2 urteko haurrek beste talde bat
      • 2-3 urteko gelakoek beste bat.

                      Ezingo dira talde hauek beraien artean nahastu, honek esan nahi du goizeko eta arratsaldeko harrerak bakoitzaren gelan egingo direla beren hezitzailearekin.

    • HH3tik DBH4ra: Protokoloaren arabera, bizikidetza- talde egonkorrak izango dira.
  • Sarrera- Irteerak:
    • Haur Eskolan: Sarrera eta irteera ohiko tokitik egingo da, beti ere eskuak garbitu eta musukoa erabiliz. Ahal den neurrian pertsona multzoak ekidinez.
    • HH: Irailak 25 arte 9:00etatik-12:20ra eta irailak 28tik aurrera 9:00etatik-12:20ra eta 14:30etik-16:20ra. Sarrera- irteerak eraikinera mailakatuak izango dira.
    • HHko ikasleentzat musukoa ez da derrigorrezkoa izango.
    • LHko sarrera-irteera ordutegiak mantendu dira. Irailak 25 arte 9:00etatik-12:30ra eta irailak 28tik aurrera 9:00etatik-12:30ra eta 14:30etik-16:30ra. Sarrera- irteerak eraikinera mailakatuak izango dira.
    • LH eta DBHko ikasleek musukoa derrigorrezkoa izango dute sartu irteeretan.
    • DBH1etik DBH4ra ordutegi jarraia izango da egunero, 8:45etik 14:50era. Orain arte DBHn hiru arratsaldetan ikastolara etortzen ziren, baina osasun arduradunen aholkuak jarraituz eta ikastolako antolaketa berria kontuan izanik (ikasle joan etorri fluxua gutxitzea, zerbitzuen berrantolaketa), egokia ikusten dugu ordutegi jarraia izatea. Honetan ere, sarrera irteerak mailakatuak izango dira.

Ordutegi aldaketek Artezkaritza Kontseiluaren oniritzia jaso dute. 

  • Jangela: Jangela zerbitzua lehenengo egunetik eskainiko da. Antolaketa berrian bizikidetza- talde egonkorrak mantenduko dira eta sarrera- irteera mailakatuak egingo dira.

Zerbitzu hau behar-beharrezkoa duten familiek soilik erabiltzea eskatzen dugu, 1,5 metroko distantzia mantentzeko antolaketa ahalbidetzeko. 

Jangela zerbitzua erabiltzeko irailak 3a baino lehen izen-eman behar da honoko galdetegi hau betez, egin klik hemen, aurtengo egoera bereziak eskatzen duen jangelako antolaketa eta kudeaketa egokia ahalbidetzeko.

  • Goizeko zaintza zerbitzua (08:00-09:00): lehen egunetik eskainiko da bizikidetza- talde egonkorrak sortuz.

Zerbitzu hau ere behar-beharrezkoa duten familiek soilik erabiltzea eskatzen dugu.

Arratsaldeko zaintza zerbitzua, irailak 7tik-25era, 14:30-16:30: Bizikidetza- talde egonkorrak ezin direnez antolatu, musukoa derrigorrezkoa izango da adin eta talde guztietan, ikasleak maila eta talde ezberdinetakoak direlako.

Zerbitzu hau, behar-beharrezkoa duten familiek soilik erabiltzea eskatzen dugu.

Covid-19aren pandemiak ikastetxeetan sortu duen antolaketa berriaren informazioa emateko bilerak antolatu ditugu. Bileraren antolaketa egokirako asistentzia konfirmatu beharko da galdetegi hau betez, egin klik hemen, esanez zein ordutakoan parte hartuko duen;  egoeraren ezaugarriak direla eta, familia bakoitzeko kide bakar bat bertaratzea eskertuko genizueke. Bilera euskaraz egingo da eta xuxurlariak egongo dira itzulpena egiteko. Denbora mugatua izango denez, norbaitek galderaren bat izango balu, izen-ematearekin batera bidal dezala, bertan erantzuna jaso dezan. 

  • DBH: Irailak 1ean, 16:00etan, ikastolako jangelan.
  • LH: Irailak 1ean, 17:00etan, ikastolako jangelan.
  • HH: Irailak 1ean, 18:00etan, ikastolako jangelan.

Aipatu bilerez gain, datozen egunetan Ikastolako antolaketa nolakoa izango den xehetasun handiagoz jasotzen duen informazio- txostena jasoko duzue. Hau da, sarrera-irteeretako ateak, bizikidetza- talde zehatzak, zerbitzuen antolaketa berriaren ezaugarriak…

Zalantzaz betetako eta ziurrenik aldakorra izango den egoera honen aurrean, pertsonen osasuna eta segurtasuna babestuko dituzten erabakiak hartu nahi izan ditugu. Horrela, ikastolako martxa egokia ahalbidetuko duen egitura eta antolaketa diseinatzen saiatu gara. Egoeraren zailtasuna ulertuko duzuelakoan, aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Edozein zalantza edo argibidetarako idazkaritzarekin harremanetan jar zaitezkete telefonoz (943 36 12 16) edota e-mailez (usurbil@ikastola.eus), honako ordutegian, abuztuan 9:00etatik -13:00etara eta irailetik aurrera ohiko ordutegian.

 

Ikastolako Zuzendaritza Taldea eta Artezkaritza Kontseilua