DBH4-ko familientzat hitzaldia

DBH 4ko ikasleei, drogamenpekotasun prebentzio saioak eskaini zaizkie. Alkohola eta droga desberdinen informazioa eskaintzeaz gain, kontsumoari lotuta datozen boteloia, lokaleko giroa eta harremantzeko modu eta beharrei buruz hausnartu da. Covid garaian ematen ari diren aldaketak gazteentzat ugariak dira: lokalik gabe non elkartu?, “Ez festa”ra joango al gara?....

Guraso bezala ere, nerabeei arauak ezartzea eta komunikazio egoki bat bultzatzea zaila bada, orain hare eta gehiago. konfinamendu garaian teknologien menpekotasuna indartu da, lagun arteko zenbait egoera osasuntsu aldatu dira (adi: kirol entrenamenduen egoera, besarkada eta gerturatu ezina, taldean 10 baino gehiago ezin ibilia…). Guraso bezala, zer esan? Nola egin? ...

Honetaz guztiaz hausnartzeko eta diziplina positiboa nola landu dezakegun aztertzeko gonbidatuta zaudete Izar Arregi terapeuta familiarrak, urriaren 26an, arratsaldeko 17:00etan ikastolan emago duen Drogomenpekotasunaren prebentzioa: " Covid garaian seme-alaba nerabearekin arauak adostuz" hitzaldira.

GAI ZERRENDA:

  1. Gazteak eta alkohol kontsumoa (gelan jaso dena orokorrean).
  2. Gaztearen ezaugarriak eta behar emozionalak: berdinen identifikazioa, autoestimu gora-beherak, autoritatearekiko oposizioa….
  3. Guraso bezala komunikazioa eta diziplina positiboa nola bultzatu.
  4. Covid garaiaren aldaketa guzti honetan.

OHARRA:

Bilera horiek antolatu ahal izateko izena eman behar duzue eta familia bakoitzeko kide bakarra etortzeko eskatzen dizuegu. Izen-emate epea urriaren 22ra arte izango da honoko galdetegia betez.