PROIEKTUAK

 

  •      0-6 MARKO PEDAGOGIKOA:

Ikastolen Elkarteak azken urtetako lanketaren ondorioz eta gaur egungo errealitatea aztertuz sortu duen Marko Pedagogiko berritzailea da. Konfiantzaren Pedagogiarekin bat egiten du. Konpetentzietan oinarrituta dago.

  •      KONFIANTZAREN PEDAGOGIA:

Haurra, pertsonaren oinarriak behar bezala eraikitzeko, erdigunean jartzen du. Bere garapenari behar duen erantzuna ematen dio, behar afektiboetan, jakin-minetan, harremanetan, autonomiaren garapenean, erritmoetan,… Norbere gaitasunak, ezaugarriak, erritmoak eta garapena aintzat hartzen dira.

  •      IKASKUNTZA KOOPERATIBOA:

Metodologia honek Ikasten Kooperatu eta Kooperatzen Ikastea du helburu. Ekintzan, lankidetzan eta talde lanean oinarritutako proiektua da.

  •      HIZPRO:

Euskararen sustapena eta erabilera bultzatzera bideratutako proiektua da. Euskararen eguna, hizkuntz errealitateko neurketak, gurasoen ikastaroak ... bideratzen dira.

  •      ELEANITZ:

Euskaraz ardaztutako eleaniztasun proiektua. Hizkuntzen trataera integrala: ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelera LH 2. mailatik aurrera eta frantsesa DBHn aukerako gai gisa.

  •      BLOK TAC:

Konpetentzien lanketan oinarritutako proiektua da honakoa. Ikaslearen aurre- ezagutzak mobilizatuz, proiektu bat aurrera eramatea du helburu, testuinguru ezberdin batean.

  •      PIKTOIDAZKETA:

Irakurtzen eta idazten ikasteko, irudia tresna gisa erabiltzen duen metodologia bat da, pentsamolde sortzailea lantzeko eta hizkuntza (ikusmenezkoa eta idatzizkoa) mailaz maila menderatzen joateko. LH 3. mailan gaztelania arloan lantzen da.

  •      IKASTEKO IRAKURRI:

Ikasleek irakurketarako estrategiak ikas ditzaten helburu duen proiektua da.

  •       EKI:

Euskal Curriculumean, Konpetentzietan eta Integrazioaren Pedagogian oinarritutako proiektua. Irakaskuntzaren mundua hartzen ari den norabide berriari eusten dio. 0 -6 Marko Pedagogikoa eta Blok- Tac  gisara, konpetentzien garapenari zuzenki lotutako proiektua dugu.

  •      KiVa:

Eskola jazarpenari aurre egin eta prebenitzeko proiektu Finlandiarra. Irakurri gehiago...

  •      AGENDA 2030:

Ingurumenarekin lotura zuzena duten gaien lanketa bideratzen duen proiektua da. Udalaren Tokiko agenda 2030 egitasmoari lotuta dago, eta udalarekin harremanetan bideratzen da.

  •      ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZA:

Ikastolako komunitatean baitan sortzen diren gatazken kudeaketa bideratzeko. Ikastolako balioen lanketarako eta elkarrekin bizitzen ikasi konpetentziaren garapenerako proiektua.