Garraioa 2020-21
-
Gure helburua, garraio-zerbitzua erabiltzeko eskaera luzatu duten guztioi zerbitzua ahalbidetzea izaten da.
-
Ikasturtean zehar autobus zerbitzuaren erabilera egokia bermatu ahal izateko, garraioaren erabileraz bidali zitzaizuen galdera-orrian baiezkoa eman zenuten erabiltzaileei eskainiko zaizue zerbitzua.
-
Izena eman ez zenutenek idazkaritzarekin harremanetan jarri eta plaza libreen arabera kudeatuko da.
-
Kurtsoan zehar autobus zerbitzuaren erabilera egokia bermatu ahal izateko, garraioaren erabileraz Elkarbizitza Behatokiak sortutako garraio araudia duzue hau.
2020/21 ikasturterako ordutegiak
DBH ikasleen ordutegia
HH eta LH-ko ikasleen ordutegia
-
12:30etako ibilbideak honakoak izango dira:
- Autobusa Lasarte – Zubieta – Santuenea
- Mikrobusa Aginaga – Txokoalde – San Esteban
-
16:30etako zerbitzua autobus bakar batean egingo da:
- Astelehen, asteazken eta ostiraletan: Zubieta – Santuenea – San Esteban – Aginaga – Galardi
- Astearte eta ostegunetan: Aginaga – Galardi – San Esteban – Santuenea - Zubieta
2020/21 ikasturterako kuota:
Ikasturte honetan garraio kuota 50 euro hileko izango da.