Iradokizunak

Udarregi ikastolako prozedura jarraituz iradokizunetarako gaiaren baitan,  zure seme-alabaren tutorearekin, ikasketa buruarekin edo eta zuzendariarekin harremanetan jarri beharko zenuke. Bertako guraso ez bazina 943-361 216 zenbakira deituz idazkaritzarekin kontaktuan jartzea duzu biderik zuzenena.
Zure iradokizuna web orri honen bidez bidaltzea erabakiko bazenu eta nori zuzentzen zaion adieraziko ez bazenu, jakizu zuzendaritzari igorriko zaiola, hark erabaki dezan.

Beheko inprimakia bidali aurretik, datu pertsonalen babeserako jarraian ageri diren oharrak irakur itzazu. GORDE botoiaz bidaltzerakoan ohar horiek irakurri dituzula onartzen  duzu.

  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, iradokizun honetan beteriko zure datu pertsonalak gure fitxategian sartuta daudela eta horren helburua zure eskaera erantzuten saiatzea dela jakinarazten dizugu. Fitxategiak Datuak Babesteko Agentzian aitortu ditugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.
  • Fitxategi horien erantzulea UDARREGI IKASTOLA bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatu Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Gernika ibilbidea 11, 20170 Usurbil eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.