Albisteak

Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren gaineko ebaluazioa egin asmoz eta 0-3 urteko haurren eskolatze-ohiturak ezagutzeko asmoz, Udalak eta Udarregi Ikastolak galdetegi bat egin berri dute 2011. urtetik aurrera seme-alabak eduki dituzten gurasoen artean. Egin klik hemen emaitzak ikusteko.

Udarregi baserrira ibilaldia
Pasa den maiatzaren 12an ikastolaren 50.garren urteurrena ospatuz, Udarregi baserriraino ttippi ttapa joan ginen. Arantza Iribarren eta Asier Agirresaroberen azalpen ederrak entzunez egindako bidea zoragarria izan zen!
Eskerrik asko biei!... eta adi entzun!... blai egin arren, hori gozatuaaaa!
Mila esker baita ere Txiribogako tabernariei eskainitako hamaiketako goxoagatik!!!!
Gora Udarregi!!
Ohiko batzarrerako deialdia

Udarregi ikastolak, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen Estatutuen 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEIA egiten du. 2018ko MAIATZAREN 31ean, OSTEGUNEZ. arratsaldeko 18:00etan (lehen deialdian), eta, hala badagokio, 18:30ean (bigarren deialdian) izango da SUTEGI Aretoan (Irazu kalea).  

Kilometroak 2018, zozketa-txartelak

Urretxu-Zumarragako ikastolaren aldeko zozketa-txartelak ikastolako idazkaritzan izango dira salgai. 60.000 euroko saria zozketatzen da eta txartelaren prezioa 5 eurokoa da

Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko herrian hasi eta Udarregi baserrira bitarteko ibilaldia antolatu da maiatzaren 12an. Bertan ikastolaren sorreraren, Udarregi bertsolariaren eta Udarregi baserriaren inguruko azalpenak emango dira. Haur eta helduok, animatu!

LAGUN HANDIA: UDARREGIKO IKASLEEN PROIEKTUA

DBH2-ko ikasle batzuk gara eta aste hauetan kurtso hasieran planteatutako proiektu solidarioa aurrera eraman dugu lanari ekinez. Proiektu honetarako LH-koen beharretan oinarritu gara. Lan egiteko modua desberdina izan da, oso autonomoak izan gara alde horretatik.

USURBILGO SANTIXABEL JAIETAN SOKA DANTZAN PARTE HARTZEKO PREST?

Ikastolaren 50.garren urteurrena dela eta, Udaletik gonbidapena iritsi zaigu, aurtengo Soka-Dantzan parte hartzeko. Hau dela eta, gonbidapena luzatu nahi dizuegu, nahi duenak izena emateko ikastolan. Zatozte zuen bikote, seme-alaba, aitona-amona, lagunarekin!!!! …

Biodantza gurasoentzat

Gure egunerokotasunean, uneoro burua martxan darabilkigu, beti dugu zereginen bat, hara joan, etorri, erosketak egin, umearen eskolaz kanpokoak... ez dugu tarterik hartzen gure gorputzak zer esaten duen entzuteko.

UDARREGI IKASTOLAKO 12 KANTEN DISKO BERRIA

Dagoenekoz, salgai dugu GURE DISKOA!!! 12 kantuz osatutako disko bat kaleratu da. Bertan, Usurbilgo ikastolan abesten diren kantuak grabatu dira, Udarregi ikastolaren 50. urteurrenean. Gozatu familian ikastolako abestiekin!

Orriak