Skip to main content

Gure ibilbidea

Garai horretan Usurbilen baziren eskolak, eta nahiko ugari gainera, behar bezalako funtzionamendurako baldintza egokirik ez bazuten ere. Zubietak, Santueneak, Aginagak eta Txokoaldek berak ere bazuten eskola. Eta kaxkoan eta "Kalexar"-en hiru eskola zeuden: Nazionalak, La Salle eta Inmaculada Concepción (edo Mojak). Nazionalak beren egoitza Udaletxeko azpietan zeukaten. La Sallek frontoi aurreko eraikuntza eta Mojen eskolak Kalezaharren zeukaten. Bitxikeri gisa bada ere, 1968 urtea baino lehen Arratzainen, Txikierdin eta San Estebanen eskolak izan omen ziren ere. Hala ere, guraso talde ausarta batek gaur egun ezagutzen dugun ikastola sortu zuen. Erronka horren lekukoen testigantza duzue segidako irudietan:

1968-tik 1979ra

 

  • 1968ko uztailaren 16an Guraso Elkarte batek Udarregi Patronatua eratu zuen.
  • 1968ko irailaren 15ean hasi zen Udarregiko lehen ikasturtea, bai La Sallen eta Mojetan
  • 1972an Lasarteko Lander ikastola eta Usurbilgo Luberri ikastolak batu ziren Landaberri ikastola sortuz.
2015- KILOMETROAK15 urtearen erronka
 
   
 

 

2018- IKASTOLAKO 50. URTEURRENA