Jangela 2019-20 ikasturtea

Ikastolako jangela zerbitzua

HH 3-tik DBH 4-ra

  • 2019-2020ko kontratua, AIBAK Enpresarekin sinatu da.

  • Aurten bezala, eskainiko den jangela zerbitzuan, bertan sukaldatutako menuak zerbitzatuko dira.

  • Bi txandatan jango dute bazkaldarrek.

  • Hasiera eguna: irailaren 9a.

  • Interesatuok abuztuaren azken astean idazkaritzara (943 361 216) hots egin ezazue, izen deiturak emateko eta baiesteko. Gogoratu, urtero eman behar dela izena, nahiz eta aurreko ikasturtean ere jangelako erabiltzaile izan.

  • 2019-2020an menu bakoitzeko prezioa 7,00 € izango da, aurreko ikasturtean bezala.

  • Urritik maiatzera bitartean prezio desberdinak egongo dira, ikasle bakoitzaren beharren arabera. Behin tarifa bat aukeratu ezkero, ezin izango da kurtsoan zehar aldaketarik eskatu.

  • Egunero finko joango den ikasleari, jangelan geratu ezin duen egunagatik deskontatu ahal izango zaio, baldin eta bezperan oharra idatziz eta sinatuta idazkaritzara ekartzen badu edo emaila bidaltzen badu usurbil@ikastola.eus helbidera. Deskontua ez da aplikatuko irteeran kasuan, hileko prezioan (H4 eta H5) kontuan hartuta baitago lehendik.

  • Aldian behin jangelan bazkaldu nahi izanez gero, bezperan 13:00ak baino lehen idazkaritzara deituz egin daiteke.

  • Jakinarazten dizuegu, 2005-2006 ikasturtean Artezkaritza Kontseiluan erabakita bezala, (edozein momentutan baxaz ematen zirenak bazirelako, honek dakarren kostearekin),  behin jangelarako izena eman ondoren, hiruhilabete osoan ezingo dela atzera egin, hau da hiruhilabete osoan bazkaldarrak jangelan geratu beharko duela, edo hiruhilabeteko osoa kobratuko zaiola bederen.

Haur Eskolako menuak

HH, LH eta DBH-ko azaroko menuak

  1. Zerbitzua kudeatzen duen enpresa: 2019/20 ikasturtean jangela zerbitzua kudeatzen duen enpresa Aibak izango da. Urtero bezala, ikastolako sukaldean janari ekologikoa prestatzen jarraituko da. Ekinfood proiektuaren sortzailea da Aibak enpresa. Zer da Ekinfood eta zein da bere helburua?
  • Eskola jangelako esperientzia berri, dibertigarri eta elikagarri bat.
  • Jateko orduan erakutsi entretenitu eta heziketa ona ematen duten begiraleak.
  • Ondo pasatzea eta ikastea da. Ekinfood elikatzeko ohitura onak dira. Jateko orduan ohitura osasungarri, mahaiko heziketa eta ondo jateari buruzko jakintzak bereganatzea da. Eta guztia, konturatu gabe.
  • Jangela zabalak, argitsuak, handiak gardenak eta alaiak proposatzen ditugu.
  1. Jangelako txanda errespetatzea: Zuen seme-alabek bazkaria era lasaiagoa eta osasuntsuago batean egin dezaten, bazkal ostean dituzten ekintzetara joateko txanda errespetatzea eskatzen da.
  1. txanda: 12:30-13:30

3 urtetik LH 2. Mailara arte

  1. txanda: 13:10 – 14:30

LH 3. Mailatik DBH 4. Mailara arte

 
  1. 2018/19 ikasturterako kuotak zein izango den jakinarazten zaizue:
 

2019-2020 ikasturtea

Bazkaldarraren perfila

Kuota izena

Urria

Azaroa

Abendua

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Guztira

Hilabeteka erabakiko du jangelara etortzea edo ez

H

135,24 €

117,60 €

82,32 €

99,96 €

105,84 €

117,60 €

70,56 €

117,60 €

846,72 €

Asteko 5 egunak etorriko da ikasturte osoan

H5

105,84 €

105,84 €

105,84 €

105,84 €

105,84 €

105,84 €

105,84 €

105,84 €

846,72 €

Astean 4 egun etorriko da ikasturte osoan, eta egun finkoak dira

H4

96,97 €

96,97 €

96,97 €

96,97 €

96,97 €

96,97 €

96,97 €

96,97 €

775,74 €

                     

Irailean eta ekainean 7 € gehienez, langile egitura eta bazkaldarren arabera

E

7 €

               
                     

Menu solteak (beste kuotak aplikatzen ez diren kasu guztiak)

E

7,10 €