Skip to main content

LH6 KORRIKAren alde

2022/03/23

Kaixo:

Gu Udarregi ikastolako LH6-ko ikasleak gara. Urtero bezala, LH6-koek proiektu solidario bat antolatzen dute. Aurten AEK-ri (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) laguntzea erabaki dugu euskara bultzatzeko. AEK-ri laguntzeko Korrikako produktuak salduko ditugu, Korrikako txapak eta petoak, martxoaren 31tik apirilaren 7ra arte,  16:20-16:45 bitarte, Udarregi Ikastolako Agerialdeko eraikuntzaren sarrerako aterpean.

Horrez gain, Usurbilgo kilometro bat erosi nahi dugu. Dirua lortzeko, errifa batzuk sortu ditugu eta sari bezala, otar berezi batez gain, Patri, Aialde Berri, Atxega, Txiriboga eta Artzabal jatetxeetako 2 pertsonentzako menuak zozketatuko ditugu. Zozketa apirilaren 4ean egingo dugu. Lortutako dirua, AEK-ri emango diogu, bere proiektuarekin aurrera jarrai dezan.

Bestalde, Korrika Txikia ere egingo dugu ikastolan. Ostegunean izango da, apirilaren 7an. Bertan, Udarregi Ikastolako ikasle guztiok hartuko dugu parte.

Azken albisteak

2024-04-08
Apirilak 17an, Udarregi ikastolan
2024-03-14
Martxoak 19 Usurbilen
2024-03-08
DBH-ko ikasleok aireko ikuspegia osatu dugu
2024-03-01
Martxoak 11tik 15era