Skip to main content

Sexualitate tailerra

2022/04/25

Sexu-heziketa programaren barruan, gurasoen inguruko galderak, kezkak eta gaiaren inguruko gogoeta egin eta gure seme-alabekin hitz egitea errazteko bi saioko tailerra egingo da.

Helburuak:

1. Sexualitatea balore bat dela ikustea. Sexualitatearen kontzeptuari azaleko hurbilpena egitea.

2. Seme-alaben, haur-sexualitatearen ezaugarri orokorrak (haurrak non dauden kokatuak) ezagutzea.

3. Sexu-heziketaren onurak ikustea.

4.Heziketarako gakoak eskuratzea. Identitate anitzak (transexualitate egoera eta jokaera ez normatiboak), erotika, errespetuzko harremanak, ardurak, eskubideak... kontzeptuak lantzea.

5.-Sexualitatea garai digitalean. Mugikorra gero eta lehenago eskura izatearen inguruan hausnartuko dugu, nola eragiten duen harremanetan eta nolako irudi eta eduki erotiko ugariren aurrean aurkitzen garen.

NOIZ: Maiatzak 2, 17:00etan

            Maiatzak 9, 17:00etan    

NORENTZAT: LHko gurasoentzat.

NON: Ageri alden.

Tailerrera etortzeko asmoa izango bazenute, eman izena Apirilaren 27 (asteazkena) baino lehen: https://forms.gle/oNEKtScfToWgQEgs6

Azken albisteak

2024-04-08
Apirilak 17an, Udarregi ikastolan
2024-03-14
Martxoak 19 Usurbilen
2024-03-08
DBH-ko ikasleok aireko ikuspegia osatu dugu
2024-03-01
Martxoak 11tik 15era