Skip to main content

Ikastola-eguna, ekainaren 11n

2022/06/03

HH

1.Zikloa

-12:00etatik 14:00etara Sutegin Haur Eskolako haurren argazki-erakusketa. Aste osoan egongo da ikusgai erakusketa-aretoan.

2.Zikloa

- HHkoen kantu eta dantza saioa Mikel Laboa plazan eguerdiko 12:00etan.

Haurrekin Mikel Laboa plazan elkartuko gara 11:50ean.

LH

Jolasak :

10:00etatik 11:00etara: LH1, LH2 eta LH3 mailak

11:00etatik 12:00etara: LH4, LH5 etaLH6 mailak

Agerialde eraikinaren sarreran elkartuko gara jolasak hasi baino 15 minutu lehenago.

Ur jolasak egingo ditugu, beraz, ikasleek aldatzeko arropa ekartzea komeni da.

Eta non eseriko gara?

13:00etan guraso arduradun batzuk frontoiko sarreran egongo dira frontoi eta dema-plazaren plano batekin. Familiak taldeka, banaka, binaka, nahi duzuen bezala, zuen txartelarekin gerturatu eta beraiek emango dizuete eserlekua.

Aurten ere guztiok elkarrekin bazkalduko dugu, haur eta heldu.

LH1. mailatik aurrera, ikasleak taldeka, heldurik gabe, esertzeko aukera izango dute.

LH5-6 eta DBHko guztiak taldeka Dema Plazan eseriko direnez bazkaltzeko garaian, kapela ekartzea gomendatzen dugu.

Bazkaria 14:00etan hasiko da.

 

EGITARAUA honakoa izango da:

9:00etan: ESNADEIA txistulariekin.

10:00etatik 13:00etara: LHko eta DBHko ikasleen jolasak.

12:00etatik 14:00etara: Haur Eskolako haurren argazki erakusketa Sutegin.

12:00etatik12:20ra: HHko ikasleen abesti-saioa

14:00etan: bazkaria

Bazkal ondoren: OSTOLAZA eta NARBAIZA trikitilariak.

 

Elkarrekin egun polita pasako dugulakoan gaude, beraz, animatu zaitezte ikastola egunean parte hartzera!

Azken albisteak

2024-04-08
Apirilak 17an, Udarregi ikastolan
2024-03-14
Martxoak 19 Usurbilen
2024-03-08
DBH-ko ikasleok aireko ikuspegia osatu dugu
2024-03-01
Martxoak 11tik 15era