Skip to main content

Batasunaren bidea: Euskara batuari gorazarre

2023/03/09

Azken urte hauetan, ikastolen aldeko bost jaien artean, IKASTOLAK HERRIARI lelopean, ekimen bateratuak antolatzen ari gara. Ekimen hauen bitartez, gure proiektuak, ikastolen proiektuak duen dimentsio nazionala azpimarratzeaz gain, ikastola guztion artean osatzen dugun sarea indartu nahi dugu.

Aurten BATASUNAREN BIDEAN ekimena antolatzera goaz, eta zuen parte hartzea ezinbestekoa da!

Orereta ikastolak sustatua, ekimenak gainerako lurraldeetako babesa jaso du eta horregatik Euskal Herri mailako ekimen modura planteatzen da. IKASTOLAK HERRIARI ekimenaren baitan dagoen filosofia eta planteamendua Euskal Herriko herritar zein eragileekin bat egitea baita. Bost jaien bitartez beraz, Euskal Herri osoa ekimen honetan parte hartzera deitzen dugu.

TRANSMISIORAKO EKIMENA

Ekimen hau Euskal Herriko herritar guztiei zuzenduta egon arren, gazteengan, ikasleengan arreta berezia jarri nahi dugu.

Euskara Batuak gure herrian izan duen garrantzia goraipatu bakarrik ez, bere testuinguru eta bilakaera historikoa gure ikastetxeetan dauden ikasleei transmititu nahi diegu.

Kontakizun hau egiteko, Euskaltzaindia dugu ekimen honetan bidelagun. Elkarlan honen bidez, Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak, euskara batuaren sorreraren inguruko kontakizuna egingo dute, eta horretan parte hartu zuten 15 pertsonei eskerrak emango dizkie, egindako ekarpenagatik. 

EKIMENAREN DESKRIBAPENA (Ikus diptikoa):

  • 2023ko martxoaren 24an Errenteria eta Donostia lotuko dituen giza katea egingo dugu, goizeko 11:00ak eta 11:30ak bitartean.
  • Giza katea osatzeko 6.000 pertsona behar ditugu. Tarte horiek ikaslez, irakaslez eta herritarrez osatzeko ardura hartu dugu. 
  • Euskalgintzako eragileak eta herritarrak espreski parte hartzera gonbidatuko dira.

Euskara batuari egingo diogun gorazarre honetan beraz,  zuen parte hartzea beharrezkoa da!

Informazio gehiago…

Azken albisteak

2024-04-08
Apirilak 17an, Udarregi ikastolan
2024-03-14
Martxoak 19 Usurbilen
2024-03-08
DBH-ko ikasleok aireko ikuspegia osatu dugu
2024-03-01
Martxoak 11tik 15era