Skip to main content

Artezkaritza-kontseilua eta zaintza batzordearen berritzea

2023/09/22

Bazkide agurgarria:

Artezkaritza-Kontseiluak, bertako eta Zaintza Batzordeko partaideen berritze prozesua hasiko duela jakinarazi nahi dizu. Prozesu honen helburua familien parte hartzea bermatzea da gurasoon ordezkari izango diren kide berrien aukeraketan. AKn gauden guraso ordezkariok Ikastolako familia guztiak ordezkatzen ditugu eta bertan eztabaidatu eta erabakitzen diren gaietara familien ahotsa eraman behar dugu. Garrantzitsua da organo horretan familion kezka, postura eta ikuspuntu anitzak mahairatzea. Zaintza batzordearen zeregina, Batzar Orokorrari aurkeztu baino lehen, urteko kontuak ikuskatu eta horiei buruz eta soberakinak banatzeko eta galerak egozteko proposamenari buruzko txostena egitea da, kooperatibaren urteko kontuak auditatzen direnean izan ezik.

Hurrengo azaroaren 16an egingo den Batzar Nagusian Artezkaritza Batzordeko 3 kide eta Zaintza Batzordeko beste 3 kide ordezkatuko dira. Hori dela eta, Artezkaritza Kontseiluko edo Zaintza Batzordeko kide izatera animatu nahi zaituztegu, urriaren 10a baino lehen artezkaritza@udarregi.eus e-postara idatziz.

Informazio gehiago beharko bazenu, idatzi lasai artezkaritza@udarregi.eus helbidera.

Aldez aurretik eskerrak emanez.

Artezkaritza Kontseilua

Azken albisteak

2024-04-08
Apirilak 17an, Udarregi ikastolan
2024-03-14
Martxoak 19 Usurbilen
2024-03-08
DBH-ko ikasleok aireko ikuspegia osatu dugu
2024-03-01
Martxoak 11tik 15era