Albisteak

Inauteriak 2018 Udarregi ikastolan

Otsailaren 9an inauteriak ospatuko ditugu. Aurten, etapa bakoitzeko jaialdiak ordu desberdinetan izango dira. HH-ko emanaldia ez da frontoian egingo. Egualdi txarra iragarrita dagoenez, kiroldegian egitea erabaki da.

Eskerrik asko ATE IREKIEN ospakizunetara etorri ziren guztioi

Larunbatean Udarregin ate irekien eguna burutu zen ikastola ezagutu nahi zuten guztientzat. Hurbildu ziren gurasoek,  zuzendaritza taldekoek  azalpenak eman ondoren  eraikina bisitatzeko aukera izan zuten. Eskerrik asko etorritako guztiei!

 

DBH4.mailako ikasleek Saizar Sagardotegian 2 lagunentzat afaria edo bazkaria zozketa txartelak saldu zituzten. ONCE-ko zenbaki saritua 8801 izan da. Dagoenekoz sariduna agertu da. Zorionak irabazleari eta mila esker parte hartu duzuen guztioi!

2018/19 ikasturterako matrikula-kanpaina

Urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra (biak barne) 2018-19  ikasturterako 3 eta 16 urte bitarteko ikasle berriak aurrematrikulatzeko epea zabalduko dela jakinarazten dizuegu. Ate irekien eguna urtarrilaren 27an 10:30ean jangelan izango da. Zatoz gure ikastola ezagutzera! Zure zain gaituzu! Gelaz-gelako ibilaldia egingo dugu eta ikastola bertako funtzionamendua azalduko da.

HAUR ESKOLARAKO LAN POLTSA (0 - 3 URTE)

Gurekin lan egin nahi? Dagoeneko HAUR ESKOLARAKO LAN POLTSA (0 - 3 URTE) irekita dago

Gorputzaldietako formazioa gurasoekin

LHko ikasleekin aurrera daramagun Gorputzaldiak proiektua zertan datzan erakusteko asmoz ikastolako gurasoekin aurrera eramateko saio praktiko bat prestatu dugu, eta bertan edozein etapatako gurasok parte hartu ahal izango du.

JOXAN ARTZE zendu da

Txoriak
hegan,
xuxurlari,
mezulari,
goiztiriko argitan.

Hegaldia pausatu eta
leihoko hegian
albiste samina paratu digute,

Joxean hil zaigu!
Gure Joxean,
Txoriak txori,
Gure bazterretan barna
hegoak astinduz,

Agur, agur, agur…

DANBORRADA 2018

Datorren ostiralean, urtarrilak 19, arratsaldeko 15:45etan HH-koek eta 16:10etan LH-koek danborrada joko dute Agerialdeko jolastokian

Gelaburuak

Gogoan izango duzuenez, urriko Albiste Buletinean, adierazi zitzaizuen gela-buru boluntarioak atera zirela, eta zuen intereseko gai-proposamenak eskatu zitzaizkizuen.

Orriak